Aupa neska-mutikoak!!!

Eskolako zereginetan buru belarri arituko zarete ezta?

Atseden labur bat har ezazue kontxo! Jolasean ere egin behar da eta.

Zera, nik gonbitea egiten dizuet hemendik aurrera
WEB –ETXE honetara jolastera etortzeko.

Eskola askotako ikasleak izango zarete gonbidatuak, hortaz, argi ibili!

Baina-baina orain konturatu naiz: ez dut oraindik nire burua aurkeztu!! Hau deskuidoa! Aurrera segitu baino lehen, hemen duzue nor naizen ni:

ASMAKIZUNAK DAUZKAT PILO

EZ NAIZ BATERE ASTOKILO

ARE GUTXIAGO PETRIKILO

BURUAN DARABILKIT HAINBAT KORAPILO

BAINA EZ NAIZ HARIDUN TXONTXONGILO

NOR OTE NAIZ BADA ORDUAN?

JAKINA, ZUEN LAGUNA ASMAKILO!!!

Kili Kili!Hasteko prest? Bai?

Ea bada, hitzak jolasean jarriko ditugu: asmakizunak, aho korapiloak eta horrelako dibertimentuak... Ados?

Borobilean klik egin eta.......SARTU!!!!!

uuuuuu