NORTZUK GARA?
 

Gipuzkoako Hezkuntzako Berritzeguneetako Aholkulariok, elkarren arteko proiektu telematikoak sustatzen saiatu gara, hau da, teknologia berrietan oinarritutako proiektuak eta internet bidezko ikastetxeen arteko komunikazioak koordinatzen eta proposatzen.

Orain arte, proiektu hauetan Gipuzkoako ikastetxe eta irakasle ezberdinek parte hartu duten arren, partaidetza zabaltzea izango litzateke gure asmoa. Horretarako, urtero, proiektuak aldatzen eta hobetzen aritzen gara.