Kaixo guztioi, gune honen bitartez, Internetez, tresna bezala, baliatzen diren zenbait errekurtsoen berri eman nahi dizuegu.

Gure asmoa ez da toki hau erreferente bakarra bilakatzea, bainan bai, ordea, laguntza gisa erabili daitekeen toki bat izatea. Horretarako Gipuzkoako IKT programatik zuen esku jarriko ditugu WebQuest eta Altxorraren Bila motatako hainbat errekurtso bi helburu garbiekin:

    1. Batetik, beste hainbat tokitan egin diren eta egiten ari diren esperientziak eskura jarri, hala baderitzozue gelan praktikara eramateko (egin beharreko adaptazioekin).
    2. Bestetik, zuetariko inor animatzen bada, toki hau ere eskaintzen dugu zuek eginiko webquest edota altxorraren bila errekurtsoak eskegitzeko eta hezkuntza komunitatearen eskura jartzeko.

Besterik gabe, hasi errekurtso hauek aztertzen eta erabiltzen.