Nola lortu edota sortu
Irudi digitalak lortu edota sortzeko era desberdin
batzuk erabil daitezke: behin lortuz gero, ordenadorearen bidez editatzeko
aukera edukiko dugu;
Irudi digitalak: nondik lortu?

Eskanerra Argaz. Kam CD rom
Pantailatik Internet
Marrazki digitalak
ere, programa grafiko baten bidez lor ditzakegu baina emaitzak onak izateko
marrazkilari ona izan behar da, batez ere saguarekin aritzen bagara.
Eskanerra:
Tresna honen bidez, paperezko irudiak, argazkiak,
negatiboak, diapositibak edota objektu opakoak ere, digital formatura pasa
daitezke. Tresna hau ordenadore batekin lotu behar da eta irudia digitala
bihurtu ondoren aldaketarik egin behar ez badugu, zuzenean inprimatu daiteke,
inprimagailua baldin badugu, jakina. Eskanerrek dituzten programek, sortutako
irudia disko trinkoan gordetzeko aukera ematen dute, ondoren editatu, cd batera
pasa... edo bururatzen zaiguna egiteko.
Argazki kamera digitala:
Hau da erarik errazena irudi digitalak lortzeko.
Makina berak irudiak gordetzeko txartel berezi bat izaten du, diskete handi bat
izango balitz bezala; Txartel horien formatu (markak) eta kapazitate
desberdinak izaten dira (16, 32, 12MB). Ezagunen artean SmartMedia eta Compac
§
Argazki
kamera, kable baten bidez, ordenadorearekin lotu
§
Txartel
irakurle baten bidez
§
Argazki
dendetan cd batean kopiatu ; ondoren ordenadoreko cd unitatetik disko trinkora
pasa.
CD rom
Zenbait irudi bilduma cd formatuetan saltzen dira
edota argazki
kamera arrunt batetik argazki dendetan cd batera pasatzeko
aukera ematen dute.
Pantailatik
Ordenadoreko pantailan ikusten dena irudi
digitalaren formatuan gorde daiteke. Horretarako teklatuan agertzen den “Impr
Paint” tekla sakatuz gero, irudiak editatzeko edozein programetan txerta
daiteke; gero nahi dugun irudi formatuan gordeko dugu.
Pantailaren zatiren bat behar badugu, programa
batzuk daude zati hori irudi digitala bihurtzeko. Oso ezaguna dena “Print Key”
programa da
Internetetik
Orokorrean, interneten erabiltzen diren irudiak,
erraz eta arazorik gabe kopiatzen dira (copyright ez ba dute behintzat).
Ikusten dugun irudiaren gainean saguaren eskuineko botoia sakatuz gero,
“Guardar imagen como” aukeratu eta guk nahi dugun tokian (“Mis documentos”
barruan adibidez) gordetzeko aukera emango digu. Ondoren editatzeko programa
batekin ireki dezakegu.
Ariketak:
![]()
Internetetik
irudiak kopiatu.
Internetetik irudi bat kopiatu eta gure karpetan gorde ondoren Photo
editor programarekin irekiko dugu.
![]()
“Imagenes” sakatu

Esanguratsua den izena idatziko dugu eta “Tipo”
jartzen duen tokian proposatzen duena utziko dugu, kasu honetan JPEG
Era honetan edozein web gunetatik berdin egin daiteke.
![]()
Ordenadoreko pantaila osoa kopiatu ondoren Photo Editor programan
txertatu eta gordeko dugu.

