Irudi digitalak.Zer dira?

Pixel edo “kolore puntuez” osaturiko fitxategi informatikoak dira. Irudiak digitalak izateak suposatzen du kolore eta argitasun baloreak hizkuntza berezi batera transformatu beharko direla, hau da, ordenadoreak eta periferikoak uler ditzaten. Ezagutzen ditugun beste irudiek, formatu desberdinak erabiltzen dituzte: papera, diapositiba, egurra, mihisea, hormak, film fotografikoa, zinea...

Irudi digital batekin zera egin daiteke:

•  Pantaila batean erakutsi

•  PC batean manipulatu eta editatu

•  Paperean inprimatu

•  Cd baten gorde edota ordenadoreko disko trinkoan

•  Interneten erabili

Irudi horiekin aritzeko, aldez aurretik kontzeptu tekniko batzuk ulertu beharko ditugu: Bip mapak, erresoluzioa, artxiboen formatua, konpresioa...

Honekin batera irudiak editatzeko programaren bat ezagutu beharko genuke eta hau baino lehenago, egokia izango litzateke Windows-eko oinarrizko edukietan ibilia izatea.