Kolorea, kontrastea eta distira

 

Askotan kamera digital  nahiz eskaner batez lortutako irudiak ez dira gure gustukoak, kolorea, kontraste edo distira egokiak ez direlako. Irudi digitalei, era errazean, kontrastea, kolorea edota distira aldatzeko aukera edukiko dugu. Dena den kontuan eduki beharko dugu, irudiaren erabilera  pantailarako edo inprimatzekoa den. Askotan pantailan oso ondo ikusten dena, inprimatzeko garaian desberdina azaltzen da. 

 

IrfanView programarekin horrela egin beharko dugu:

 

o       “Imagen / Mejora colores” aukerarekin.  Beharrezkoak diren aldaketak oso era grafiko eta errazean egin ditzakegu agertzen zaigun leihoan.

 

 

 

 

Gehien erabiliko ditugun erremintak kontraste eta distira lantzekoak izango dira. Kolorea eta saturazioa ere manipulatu daitezke, besteak beste.

 

Goiko adibideko argazkiak kontrastea faltan dauka eta distira soberan. Kontrolaren geziak mugituz, eskuin aldeko pantailatxoan argazkia nola geldituko den ikusiko dugu, argazki originalarekin konparatuz. Kasu honetan kontrastea 79ra mugitu dugu eta distira -22ra, horrela lortutako argazkiak asko irabazten du.

Hasierako egoerara bueltatu nahi baldin badugu “Pon valores por defecto” izeneko botoia sakatu beharko dugu.

Bukatzeko “Sí” sakatuko dugu eta geroFichero / Guarda” aukera erabiliz irudia gorde egingo dugu. Hasierako argazkia mantendu nahi badugu gordetzerakoan izena aldatuko dioguFichero / Guarda como”  aukera erabiliz.

 

o       Kolorea ere aldatu diezaiokegu “RGB” (gorria-berdea-horia) kolore balantzearen gezien bitartez.

o       Saturazioa, hau da, kolore gehiago edo gutxiago, eta kolorearen sorta edo gama, hau da edo, erditonoen distira, xehetasunak hobeto ikusi ahal izateko.