Irudia nola gorde

 

Irudi bat nola gorde oso garrantzitsua da. Printzipioz fitxategi berdinean edo beste batean gorde daiteke, hau da, “Guarda” edo “Guarda como” funtzioak erabiliz, bigarrena hasierako fitxategia ordezkatu nahi ez dugunean erabiliko dugu. Baina hauetaz gain, beste aldagai batzuk kontuan izan beharko ditugu. Gordetzeko agindua erabiltzen dugunean zein formatutan gorde egin behar dugun aukeratu beharko dugu. Erabaki hau ez da sinplea, segun eta zein den hasierako formatua eta irudia zertarako erabili nahi dugun, erabaki beharko dugu zein formatutan gorde.

Hasierako irudia oso konprimitua dagoen JPG formatukoa dela demagun, orduan ez dugu ezer irabaziko TIFF formatuan gordetzen badugu; formatu honek irudi baten informazio guzti-guztia izaten du, baina aldez aurretik galduta badauka, oso konprimitua dagoelako, ez da berreskuratuko galdutakoa.

 

Beraz, bete beharreko araua dugu: kalitate handitik txikira joan behar dugu eta ez alderantziz.

 

 

 

Formatu ezberdinei buruz lehenago hitz egin da, baina zenbait kontzeptu errepikatuko dugu hemen:

 

o       Inprimatzeko edozein formatutan ahalik eta kalitate gehien erabili.

o       Marrazkietarako GIF formatua (256 kolore ditu) erabili nagusiki, bestela JPG.

o       Argazkietarako TIFF (eskanerretik edo argazki-makina digitaletik lortutakoa bada), JPG, PNG edo BMP.

o       Interneterako JPG (koloreak milioika), GIF (256 kolore, animazioa onartzen du…) eta PNG.

 

JPG formatuan gordetzen dugunean, kalitate edo konpresio maila ezberdinetan gorde dezakegula gogoratu.