Irudia biratu eta moztu
Bi teknika hauek
oso garrantzitsuak dira eta agian gehien erabiltzen direnak. Argazki bat zentzu
longitudinalean hartzen dugunean ordenadorean ikusteko momentuan etzanda
agertzen zaigu, hori konpontzeko hurrengo pausoak jarraitu behar ditugu:
o
Menua:
“Imagen / Gira a la izquierda (L) – derecha (R)”

Batzuetan ere
komenigarria izan daiteke 180o ko bira zentzu horizontalean nahiz
bertikalean eta hori horrela egiten da:
o
Menua:
“Imagen / Voltea horizontal (V) – Voltea vertical (H)”

Beste batzuetan,
berriz, daukagun irudi osoa ez zaigu interesatzen baizik eta horren zati bat;
horretarako IrfanView programak zehaztasun handiz ebakitzea onartzen du.
o
Lehendabizi
nahi dugun zatia aukeratuko dugu; horretarako saguaren ezkerreko botoia
sakatuta eta askatu gabe aukeratuko dugu zati hori.
o
Gero “Edición
/ Recorta” selección eta gorde egin beharko dugu beste fitxategi batean
hasierako irudia ez zapaltzeko.


Hasierako irudiak
1800 x 1200 pixelak ditu eta aukeraketa egin ondorengoak, berriz, 1234 x 713.