Irudi baten tamaina aldatu
Irudiak
erabileraren arabera tamaina desberdina eduki beharko du. Inprimatzeko bada,
kalitate handia: erresoluzio eta pixel asko eta interneterako, ordea, pisu
txikia edukitzea da komeni zaiguna: erresoluzio eta pixel gutxiago.
Irudi
bati erresoluzioa jaisten badiogu, ezin zaio berriro igo; pixelak galtzen ditu
eta berriro ezin dira berreskuratu.
Argazki kamera digital batekin lortutako irudi bat kalitate handikoa izaten da.
Horrela, ezer egin gabe, ezin da posta elektronikoaren bidez bidali, kalitatea
jaitsi beharko diogu eta. Hau egiteko:
o
“
o
“Imagen / Redimensiona” / nahi ditugun neurriak idatzi
eta “Sí” sakatu

Hasierako
neurriak 2560 x 1920 ziren eta aldaketa egin ondoren 500 x 375, kasu honetan
pixelak, baina zentimetroak edo hazbeteak ere aukeratu ditzakegu. Laukiaren
eskuin aldean beste aukera batzuk ditugu: erdia, 640 x 400 h eta abar.
o
Gero argazki berria gorde egin beharko dugu: “
Hasierako izena aldatu beharko diogu zaharra ez
zapaltzeko.
JPG formatuan gordetzen badugu, eskuineko aldean agertuko zaigun laukian
irudiaren kalitatearen maila aukera dezakegu, gogoratu zenbat eta kalitate
handiagoa hainbat eta pisu gehiago izango dugula. Pisu txikiagoa lortzen da
irudiaren fitxategia konprimitzen delako kalitatea galduz. Batzuetan galera
hori ez da gehiegi nabaritzen eta adibidez, web orrialde batean erabiltzeko oso
komenigarria da ahalik eta pisu gutxien izan dezan lehen ikusi dugun bezala.

|
|
Tamaina |
Pisua |
Kalitatea / Konpresioa |
|
Hasierako irudia |
2560 x 1920 |
2.68 MB |
100 |
|
|
500 x 375 |
58 Kb |
80 |
|
|
500 x 375 |
44 Kb |
60 |
|
|
500 x 375 |
38 Kb |
40 |
Ariketak:
![]()
Irudiaren tamaina aldatu eta
jpg formatuan gorde
Kalitate handiko argazki bat posta
elektronikoaren bidez bidaltzeko asmoz, kalitatea jaitsiko diogu.