IR
Nola lortu. Instalazioa
Infanview programa freeware
izeneko programa da, hau da, doan lor daitekeena. Hau irudi digitalekin
lantzeko, eta era askotako fitxategiak (musika, bideoa, flash eta abar)
erabiltzeko oso programa egokia da. www.irfanview.com
helbidean eskuragai dago. Bertan programa bera eta plugin-ak edo osagarriak
aurkituko dituzu eta gaztelanierara bihurtzeko fitxategia. Guk erabiliko dugun
bertsioa 3.90 izango da.
Programa instalatzeko “iview390.exe” fitxategia sakatuko dugu
eta “siguiente” aukeran klik egingo dugu “Done” aukera sakatu arte. Ez dugu
beste inolako aukerarik egin behar. Kontuan izan behar dugu “Destination
folder” jartzen duen tokian bide hau agertu behar dela: C:\Archivos de
programa\Irfanview
bestela idatziko dugu

Plugin-ak edo osagarriak instalatuz gero, era askotako fitxategiak
erabilgarriak izango ditugu; “IrfanView-all_plugins.exe” fitxategian
klik egingo dugu “siguiente” sakatuz eta instalatuta geldituko dira.
Instalazioarekin bukatzeko gaztelaniara itzultzeko fitxategia
“Spanish.dll” C:\Archivos de
programa\IrfanView\Languages\ karpetaren barnean kopiatuko dugu, IrfanView
programa exekutatu ondoren “Options” menuan “Change language”n “Spanish.dll”
aukeratuko dugu.
